lunes, 31 de enero de 2011

ERRADIOTERAPIA MOTAK

Erradioterapiaren jatorriaren distantziaren araberako sailkapena

- Brakiterapia: jatorri erradiaktiboa kapsula baten barruan daudenean tumorearen barnean edo oso hurbil.Gehien bat tumore ginekologikoetan erabiltzen da.Teleterapiarekin konbina daiteke.Pazientea isolatu behar da iturri erradiaktibo bere barnean dagoen bitartean.

- Teleterapia edo kanpoko erradioterapia:erradiazioaren iturria gaixoaren distantzia batera dagoenean.Horretarako makina handiak erabiltzen dira(kobalto unitatea eta elektroien azeleratzaile lineala).Tratamendu hau da komunena,eta hemen gaixoak egunero joate dira medikura erradioterapia dosia jasotzera.Denbora eta intentsitatea beti bezala minbizi motaren araberakoa eta gaixoaren araberakoa izaten da.Erradiazioa izan daiteke gamma izpiak,X izpiak,elektroiak,protoiak edo nukleo atomikoak.Aitzinean erabiltzen zirenak ortoboltajeko X izpiak ziren,hauek energia gutxi zuten eta ez ziren gai ehunaren barneraino heltzeko.Gero kobalto bonba erabiltzen hasi zen,erradiazio hau gamma izpiak dira 1,6MeVko energiarekin eta hauek bai sartzen zirela ehunaren barneraino.70 hamarkada eta gero elektroien azeleratzaile lineala erabiltzen hasi zen,hau X izpiak energia askorekin sortzen ditu(!,5 eta 25MV artean)hauek tumore superfizialak tratatzeko erabiltzen dira

Denboraren araberako sailkapena

- Erradioterapia esklusiboa: gaixoak jasotzen deun tratamendu bakarra erradioterapia da.Adibidez:prostata minbizia.

- Erradioterapia laguntzailea: beste tratamendu bat komplementatzeko erabiltzen da,gehien bat ebaketa bat eta gero.Batzuetan ebaketa baino lehen erabili daiteke baina beti laguntzaile moduan,ez bakarrik.

- Erradioterapia sinkronikoa:erradioterapia mota hau erabiltzen da beste tratamendu bat erabiltzen ari den bitartean,gehienetan kimioterapiarekin.

Erradioterapiaren helburuaren arabera

- Erradioterapia erradikala: erradiazio dosi altuak erabiltzen ditu,tolerantzia limitetik hurbil.Bere helburu nagusia tumorea desagerraraztea da.Tratamendu mota hau luzea izan oi da eta planifikazio zailekoa.tratamendu honekin ehun osasuntsuak kaltetzen dira baina ala ere tumorearen desagerpenak sortzen duen onura handiagoa izango da.

- Erradioterapia paliatiboa: erabiltzen diren erradiazio dosiak txikiagok dira,minbizidun gaixoaren sintomak kendu edo arintzeko nahikoa.Planifikazio erraza eta tratamenduaren iraupena laburra.Gainera, ez ditu ia albo ondoriorik.Erradioterapia antialgikoa da gehienetan baina hemostatikoa ere izan daiteke,baita deskonpresiboa……

KIMIOTERAPIA MOTAK

Kimioterapia hitza oso termino zabala da.kimioterapia hitza minbiziaren tratamenduan erabiltzen den farmako guztiak definitzen ditu.Medikuntzan farmako zitotastiko edo zitotoxiko bezala ezagutzen dira.Farmako hauen eragina desberdina izango da motaren eta kantitatearen arabera.Ez dira oso espezifikoak eta hori dela eta ehun osasuntsuen kontra ere egiten dute.Gehien bat asko ugaltzen diren ehunetan.Farmako hauek zelulen ziklo zelularra aldatzen dute azkenean zelula horiek hilez.

Beraz mota desberdineko farmakoak egongo dira:

- Polikimioterapia: farmako zitotoxiko desberdinen konbinaketaz osatutako kimioterapia izango da.Modu honetan farmako indibidual bakoitzaren dosia murrizten da eta farmako guztien potentzia terapeutiko handitzen da.Kimioterapia konbinaketa hau desberdina izango da erabiltzen diren farmako desberdinak eta dosi desberdinak direla eta.

- Kimioterapia laguntzailea: kimioterapia mota hau erabiltzen da lehenago beste tratamendu bat erabili denean edo ebaketa bat eta gero.Honen funtzioa izango da minbizia ez zabaltzea.

- Kimioterapia induzitua: ebaketa bat baino lehen edo tratamendu bat baino lehen erabiltzen den kimioterapia mota da.Honen funtzioa minbizia txikitzea da gero hurrengo tratamendua errazagoa gertatzeko.

- Radiokimioterapia:erradioterapiarekin batera ematen den kimioterapia mota izango da eta bere funtzioa izango da erradioterapiaren efektua handitzea.

Ehun farmako desberdin baino gehiago ezagutzen dira minbiziaren tratamendurako:

- Agente alkilanteak:hauek egite dutena ADN kaltetzea da,alkilo bat gehitzen da horretarako.Modu horretan zatiketa zelularrak murriztu edo geldiarazten dituzte.Adibidez: klorambucil,melfalan.

- Agente antimetabolikoak: ghauek metabolismoa aldatzen dute substantzia analogoak erabiliz.Azido folikaoren analogoa metotrexatoa,purinarena 6merkaptopurina ea pirimidinaren analogoa 5-fluorazilo

- Atibiotiko antitumoralak

- Minbizaren kontrako tratamendu hormonala

- Cisplatinoa eta bere deribatuak.

domingo, 30 de enero de 2011

KIMIOTERAPIA MOTAK

GORAGALEAK

Kimioterapiak dastamena eta usaimena aldatze ditu,mukosa gastrointesinalean aldaketak eragiten ditu,orekaren organoak(barneko belarria)afektatzen du eta gehien bat sistema nerbioso zentralean aldaketak eragiten ditu eta hau da goragalearen kausa nagusia.Gure burmuinean badago hartzailea bat zeinek odolean dagoen kimioterapia detektatzen du eta arrotzat hartzen du eta horren eraginez gorputzaren mekanismo desberdinak aktibatzen ditu hori kanporatu nahian,eta horregatik goragalea sortzen da.

Gainera goragaleak desberdinak dira gaixoaren eta tratamenduaren arabera.Badaude gaixo batzuk zeinei errazago sortzen zaien goragaleak.Adibidez emakume gazteak,alkoholik edaten ez dutenek erraztasun handia dute eta gizon heldu alkoholdunak erraztasun gutxien dutenak dira.

Botaka mota desberdinak egonogo dira pazientearen arabera:

- Emesis zorrotza: hau normalena eta kimioterapia jaso eta ordu batzuetara agertzen dira.Hau izan daiteke oka egitea,edo bakarrik goragaleak eta zapore mingotsa

- Emesis berantiarra:hau agertzen da 24 ordura eta ez da hain normala gainera goragalearen kontrako farmakoa ez dira hain eraginkorrak emesi honekin gainera denbora luzeagoan irauten du.

- Emesi goistiarra:hau gertatzen da kimioterapia jaso baino lehen eta psikologikoa da.

Erradioterapiak ere eragina du,digestio apratuko mukosa irritatzen du eta goragaleak sortzen dira.

Botaka egitean nutriente asko galtzen dira eta gainera ez dutenez jateko gogoa gaixoak askotan desnutrizioa eta deshidratazioa pairatzen dute.Honekin batera oso komuna da beherakoa edukitzea.Honek eragingo du gaixo hauen deshidratazioa handiagoa litzateke eta gainera defentsak behera joaten dira.Hori guztia dela eta dieta on bat jarraitzea inportantea da.

ILEA ERORTZEN DOA


Kimioterapiak duen albo ondorio oso tipikoa ilearen erorketa da.Minibizidun pertsonen irudi tipikoena bezala hartzen dugu,ilerik gabeko pertsona.Baina ilearen erorketa ez du zuzenean minbiziak sortzen hau ere kimioterapiaren albo ondorioa da.

Estudio baten ondoren ikusi da nola hau kimioterapiak sortzen duen albo ondorioetatik gaixoentzat hau da kezkagarriena.Ilea galtzea izango da sintoma ikusgarriena eta jendeak ikusiko duena eta horrek esan nahi du jendeak jakitea gaixo zaudela eta gainera egunero ispiluaren aurrean begiratzean ikusiko du minbizia daukala gaixo dagoela.

Lehenago aipatu dugunez kimioterapiak ere gorputzeko zelula osasuntsuak erasotzen ditu.Zelula guzietatik batzuk besteak baino sentikorragoak dira kimioterapiaren efektuei.Horien artean ahoko eta faringeko mukosako zelulak eta ile folikuak daude.Hau gertatzen da minbizi zelulak bezala zelula hauek askotan zatitzen direla.Hala ere,kimioterapia amaitzen denean minbizi zelulak ez bezala zelula hauek konpondu egiten dira ea horrela ilearen erorketa bakarrik gertatuko da tratamendua gertatzen ari den bitartean.

Hala ere,kimioterapia guztiekin ez da ilearen erorketa gertatzen,farmakoen araberakoa izango da.Erorketa gertatu daiteke 3 egunean lehen zikloa eta gero baina normalena 2 zikloa eta gero gertatzea da. Gainera pertsona eta tratamenduaren arabera desberdina izango da erorketa.Bat-batekoa zian daiteke edo progresiboki gertatzea eta normalean irregularra izaten da erorketa eta ile sortak jausten dira.Baina normalean beti hazten da berriro kimioterapia eta gero

Gaur egun oraindik ez da existitzen tratamendurik ilearen jausieraren kontra.Saiatu ziren izotzarekin ilearen erorketa saihesten.Modu honetan ile folikuluen odol kopurua jaisten da eta horrela farmako gutxiago heldu.Baina teknika horren ez zuen efekturik izan.

Gaur egun,ilearen erorketa antzeman ez dadin metodo desberdina erabiltzen dira.Gaur egun erabiliena ileordea da.Ileordearekin ez da antzematen ilea jausi dela eta hori segurtasuna ematen die gaixoei.gomendagarrai da ileordea ilea jausi baino lehen erostea.Gainera gaur egun zenbait aseguru etxeak ileordeak ere aseguratzen dituzte

Anemia albo ondorio bezala


Kimioterapiaren eta erradioterapiaren helburua nagusia minbizi zelulak hiltzea da baina ez da metodo oso espezifikoa,minbizi zelulak kaltetzeaz gain beste zelulak ere kaltetzen ditu,gorputzaren zelula osasuntsuak.Hori dela eta terapian albo ondorioak sortzen ditu eta normalean nahiko grabeak.

ANEMIA

Globulu gorrien gaixotasuna da.Globulu gorrien eskasia eta horrekin O2 falta gorputzeko zeluletan.Globulu gorrak hezur muinean sortzen dira hematopoyesi izeneko prozesu batean.Hematopoyesia martxan jartzeko eritropoyetina izeneko hormona bat beharrezkoa da,eritropoyetina giltzurrunean sintetizatzen da.

Kimioterapiaren ondoren bai hezur muinean zein giltzurrunean zenbait arazo badago hau globulu gorrien sintesian arazoak ekarriko ditu eta beraz anemia sortuko da.Adibidez:

- Zenbait kimioterapia mota hezur muina ez du ondo funtzionatzen eta horregatik ez du globulu gorri nahikorik sortzen eta anemia sortzen da.

- Zenbait minbizi hezur muinean zuzenean sortzen dira edo metastasiaren bidez heltzen dira hezur muinera hori dela eta hezur muina kaltetzen da eta beraien artean eritrozitoak ere.

- Zenbait kimioterapia non platinoa erabiltzen den(adibidez cisplatino edo karboplatinoa) giltzurruna kaltetzen du eritropoyetinaren sintesia kaltetuz.

- Erradioterapia hezurretan egiten denean ere zenbait hezur kaltetu ditzake eta bere barnean dagoen hezur muina ere.

- Goragalea eta beherakoaren ondorioz zenbait nutrienteen galera gertatzen da eta horien artean globulu gorrien sintesian beharrezkoak diren azido foliko,B12 bitamina eta burdina.

- Zirugia edo minbiziak berak sortzen duen odol galera dela eta ere anemia sortu dezake.