lunes, 31 de enero de 2011

ERRADIOTERAPIA MOTAK

Erradioterapiaren jatorriaren distantziaren araberako sailkapena

- Brakiterapia: jatorri erradiaktiboa kapsula baten barruan daudenean tumorearen barnean edo oso hurbil.Gehien bat tumore ginekologikoetan erabiltzen da.Teleterapiarekin konbina daiteke.Pazientea isolatu behar da iturri erradiaktibo bere barnean dagoen bitartean.

- Teleterapia edo kanpoko erradioterapia:erradiazioaren iturria gaixoaren distantzia batera dagoenean.Horretarako makina handiak erabiltzen dira(kobalto unitatea eta elektroien azeleratzaile lineala).Tratamendu hau da komunena,eta hemen gaixoak egunero joate dira medikura erradioterapia dosia jasotzera.Denbora eta intentsitatea beti bezala minbizi motaren araberakoa eta gaixoaren araberakoa izaten da.Erradiazioa izan daiteke gamma izpiak,X izpiak,elektroiak,protoiak edo nukleo atomikoak.Aitzinean erabiltzen zirenak ortoboltajeko X izpiak ziren,hauek energia gutxi zuten eta ez ziren gai ehunaren barneraino heltzeko.Gero kobalto bonba erabiltzen hasi zen,erradiazio hau gamma izpiak dira 1,6MeVko energiarekin eta hauek bai sartzen zirela ehunaren barneraino.70 hamarkada eta gero elektroien azeleratzaile lineala erabiltzen hasi zen,hau X izpiak energia askorekin sortzen ditu(!,5 eta 25MV artean)hauek tumore superfizialak tratatzeko erabiltzen dira

Denboraren araberako sailkapena

- Erradioterapia esklusiboa: gaixoak jasotzen deun tratamendu bakarra erradioterapia da.Adibidez:prostata minbizia.

- Erradioterapia laguntzailea: beste tratamendu bat komplementatzeko erabiltzen da,gehien bat ebaketa bat eta gero.Batzuetan ebaketa baino lehen erabili daiteke baina beti laguntzaile moduan,ez bakarrik.

- Erradioterapia sinkronikoa:erradioterapia mota hau erabiltzen da beste tratamendu bat erabiltzen ari den bitartean,gehienetan kimioterapiarekin.

Erradioterapiaren helburuaren arabera

- Erradioterapia erradikala: erradiazio dosi altuak erabiltzen ditu,tolerantzia limitetik hurbil.Bere helburu nagusia tumorea desagerraraztea da.Tratamendu mota hau luzea izan oi da eta planifikazio zailekoa.tratamendu honekin ehun osasuntsuak kaltetzen dira baina ala ere tumorearen desagerpenak sortzen duen onura handiagoa izango da.

- Erradioterapia paliatiboa: erabiltzen diren erradiazio dosiak txikiagok dira,minbizidun gaixoaren sintomak kendu edo arintzeko nahikoa.Planifikazio erraza eta tratamenduaren iraupena laburra.Gainera, ez ditu ia albo ondoriorik.Erradioterapia antialgikoa da gehienetan baina hemostatikoa ere izan daiteke,baita deskonpresiboa……

No hay comentarios:

Publicar un comentario