lunes, 31 de enero de 2011

KIMIOTERAPIA MOTAK

Kimioterapia hitza oso termino zabala da.kimioterapia hitza minbiziaren tratamenduan erabiltzen den farmako guztiak definitzen ditu.Medikuntzan farmako zitotastiko edo zitotoxiko bezala ezagutzen dira.Farmako hauen eragina desberdina izango da motaren eta kantitatearen arabera.Ez dira oso espezifikoak eta hori dela eta ehun osasuntsuen kontra ere egiten dute.Gehien bat asko ugaltzen diren ehunetan.Farmako hauek zelulen ziklo zelularra aldatzen dute azkenean zelula horiek hilez.

Beraz mota desberdineko farmakoak egongo dira:

- Polikimioterapia: farmako zitotoxiko desberdinen konbinaketaz osatutako kimioterapia izango da.Modu honetan farmako indibidual bakoitzaren dosia murrizten da eta farmako guztien potentzia terapeutiko handitzen da.Kimioterapia konbinaketa hau desberdina izango da erabiltzen diren farmako desberdinak eta dosi desberdinak direla eta.

- Kimioterapia laguntzailea: kimioterapia mota hau erabiltzen da lehenago beste tratamendu bat erabili denean edo ebaketa bat eta gero.Honen funtzioa izango da minbizia ez zabaltzea.

- Kimioterapia induzitua: ebaketa bat baino lehen edo tratamendu bat baino lehen erabiltzen den kimioterapia mota da.Honen funtzioa minbizia txikitzea da gero hurrengo tratamendua errazagoa gertatzeko.

- Radiokimioterapia:erradioterapiarekin batera ematen den kimioterapia mota izango da eta bere funtzioa izango da erradioterapiaren efektua handitzea.

Ehun farmako desberdin baino gehiago ezagutzen dira minbiziaren tratamendurako:

- Agente alkilanteak:hauek egite dutena ADN kaltetzea da,alkilo bat gehitzen da horretarako.Modu horretan zatiketa zelularrak murriztu edo geldiarazten dituzte.Adibidez: klorambucil,melfalan.

- Agente antimetabolikoak: ghauek metabolismoa aldatzen dute substantzia analogoak erabiliz.Azido folikaoren analogoa metotrexatoa,purinarena 6merkaptopurina ea pirimidinaren analogoa 5-fluorazilo

- Atibiotiko antitumoralak

- Minbizaren kontrako tratamendu hormonala

- Cisplatinoa eta bere deribatuak.

1 comentario: