domingo, 30 de enero de 2011

ILEA ERORTZEN DOA


Kimioterapiak duen albo ondorio oso tipikoa ilearen erorketa da.Minibizidun pertsonen irudi tipikoena bezala hartzen dugu,ilerik gabeko pertsona.Baina ilearen erorketa ez du zuzenean minbiziak sortzen hau ere kimioterapiaren albo ondorioa da.

Estudio baten ondoren ikusi da nola hau kimioterapiak sortzen duen albo ondorioetatik gaixoentzat hau da kezkagarriena.Ilea galtzea izango da sintoma ikusgarriena eta jendeak ikusiko duena eta horrek esan nahi du jendeak jakitea gaixo zaudela eta gainera egunero ispiluaren aurrean begiratzean ikusiko du minbizia daukala gaixo dagoela.

Lehenago aipatu dugunez kimioterapiak ere gorputzeko zelula osasuntsuak erasotzen ditu.Zelula guzietatik batzuk besteak baino sentikorragoak dira kimioterapiaren efektuei.Horien artean ahoko eta faringeko mukosako zelulak eta ile folikuak daude.Hau gertatzen da minbizi zelulak bezala zelula hauek askotan zatitzen direla.Hala ere,kimioterapia amaitzen denean minbizi zelulak ez bezala zelula hauek konpondu egiten dira ea horrela ilearen erorketa bakarrik gertatuko da tratamendua gertatzen ari den bitartean.

Hala ere,kimioterapia guztiekin ez da ilearen erorketa gertatzen,farmakoen araberakoa izango da.Erorketa gertatu daiteke 3 egunean lehen zikloa eta gero baina normalena 2 zikloa eta gero gertatzea da. Gainera pertsona eta tratamenduaren arabera desberdina izango da erorketa.Bat-batekoa zian daiteke edo progresiboki gertatzea eta normalean irregularra izaten da erorketa eta ile sortak jausten dira.Baina normalean beti hazten da berriro kimioterapia eta gero

Gaur egun oraindik ez da existitzen tratamendurik ilearen jausieraren kontra.Saiatu ziren izotzarekin ilearen erorketa saihesten.Modu honetan ile folikuluen odol kopurua jaisten da eta horrela farmako gutxiago heldu.Baina teknika horren ez zuen efekturik izan.

Gaur egun,ilearen erorketa antzeman ez dadin metodo desberdina erabiltzen dira.Gaur egun erabiliena ileordea da.Ileordearekin ez da antzematen ilea jausi dela eta hori segurtasuna ematen die gaixoei.gomendagarrai da ileordea ilea jausi baino lehen erostea.Gainera gaur egun zenbait aseguru etxeak ileordeak ere aseguratzen dituzte

No hay comentarios:

Publicar un comentario