domingo, 30 de enero de 2011

Anemia albo ondorio bezala


Kimioterapiaren eta erradioterapiaren helburua nagusia minbizi zelulak hiltzea da baina ez da metodo oso espezifikoa,minbizi zelulak kaltetzeaz gain beste zelulak ere kaltetzen ditu,gorputzaren zelula osasuntsuak.Hori dela eta terapian albo ondorioak sortzen ditu eta normalean nahiko grabeak.

ANEMIA

Globulu gorrien gaixotasuna da.Globulu gorrien eskasia eta horrekin O2 falta gorputzeko zeluletan.Globulu gorrak hezur muinean sortzen dira hematopoyesi izeneko prozesu batean.Hematopoyesia martxan jartzeko eritropoyetina izeneko hormona bat beharrezkoa da,eritropoyetina giltzurrunean sintetizatzen da.

Kimioterapiaren ondoren bai hezur muinean zein giltzurrunean zenbait arazo badago hau globulu gorrien sintesian arazoak ekarriko ditu eta beraz anemia sortuko da.Adibidez:

- Zenbait kimioterapia mota hezur muina ez du ondo funtzionatzen eta horregatik ez du globulu gorri nahikorik sortzen eta anemia sortzen da.

- Zenbait minbizi hezur muinean zuzenean sortzen dira edo metastasiaren bidez heltzen dira hezur muinera hori dela eta hezur muina kaltetzen da eta beraien artean eritrozitoak ere.

- Zenbait kimioterapia non platinoa erabiltzen den(adibidez cisplatino edo karboplatinoa) giltzurruna kaltetzen du eritropoyetinaren sintesia kaltetuz.

- Erradioterapia hezurretan egiten denean ere zenbait hezur kaltetu ditzake eta bere barnean dagoen hezur muina ere.

- Goragalea eta beherakoaren ondorioz zenbait nutrienteen galera gertatzen da eta horien artean globulu gorrien sintesian beharrezkoak diren azido foliko,B12 bitamina eta burdina.

- Zirugia edo minbiziak berak sortzen duen odol galera dela eta ere anemia sortu dezake.

2 comentarios: